Zapatak bakarrizketa Donostiako labean

Zarauzko Garoa liburu-dendako lagunek Grosen ireki dute literatura, musika, antzerkia eta kulturaren espazioa. Guztia poltsikoratzeko aukera!

Hilabeteko bigarren ostegunetan antzerkia izango dugu Garoa Kultur-Laben, eta hasteko…

   zapatak

ZAPATAK

Joxe Mari Karrerek idatzitako testu batetik sortu zuen antzezlana Ainhoa Alberdik. Ainara Gurrutxaga izan zuen zuzendaritzan. Bonbardeaketa baten ostean hasten den bakarrizketa unkigarria, Jurdana Otxoaren biolin hotsek lagunduta.

Aukera ederra, benetan

Datorren Ostegunean Groseko Garoan, arratsaldeko 7etan.

Info gehiago    http://www.egaroa.com

 

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

LITERATURIA ZARAUTZEN

Aurten Zarautzen izango dugu Literaturia. Literaturaz gozatzeko aukera paregabea Maiatzaren 28tik Ekainak 1 arte.

literaturia

Bertan izango gara Gabrielen Lekua sentikariarekin.

Hementxe duzue egitaraua.

Maiatzaren 28an
Herri 1, 11 irakurle eta literatura
19:00etan Torre Luzea parkean

Maiatzaren 29an
Harri eta Herrik 50 urte
Karmelo Landa eta Saroi Jauregi
19:00etan Yubionean ( San Pelaio auzoa)

Maiatzaren 30ean
Litera-tourra, Bada teatroa
18:30ean Musika plazan

Etxepare Rap, Imanol Epelde [argia.com/blogak/etxepare-rap]
77, Bide Ertzean [bidertzean.com]
19:00etan Modelo aretoan

Petti idazleen kantari [petti.bandcamp.com]
23:00etan Barley tabernan

Maiatzaren 31n
LIBURU AZOKA
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara Zigordia plazan

4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle [111akademia.com]
11:00-12:00 Musika plazan

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak
12:00-14:00 Garoa liburudendan

Inpromatxa
13:00 Putzuzulo gaztetxean

Zarauzko idazleen irakurraldia
17:30 Zigordia kalean

Haurrentzako ipuinak. Iñaki Zubeldia
17:30 Sortaldean

Xabier Montoiaren mundu miresgarria [xabiermontoia.bandcamp.com]
19:30 Marina Txiki tabernan

Gabrielen Lekua sentikaria [gabrielaresti.eu]
22:00 Modelo aretoan

Ekainaren 1ean
2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak
11:00-13:00 Sortaldean

Bertso-nobela: Hodeien Adorea. Felix Zubia, Iñigo Mantzizidor (Mantxi) eta Yoseba Peña
13:00 Musika Plazatik, 13:45 Marina Txiki tabernan

Urak ttiki dire, Gilkitxaro antzerki taldea [Urak ttiki dire – Hamaika telebista]
17:30 Sortaldean

Poesia errezitaldi kolektiboa
18:30 Sortaldean

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hegan etorri gara eta hegan goaz!!

Gernikako Trinkete Antitxokoan izango gara datorren asteazkenean hegoak astintzen. Dirudienez, azken funtzioa izango dugu. Toki ederra agurra emateko ikuskizunari.

9

Aktoreak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan.
Hitzak: Oier Guillan eta aktore taldea.
Zuzendaritza artistikoa: Jabi Barandiaran eta Dejabu.
Argiak: Ander Fernandez eta Jabi Barandiaran.
Musika: Ander Fernandez.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Asteburu honetan hirukoiztu egingo gara!!

gabriel

Hamaika emanaldi eginak ditugu dagoeneko Gabrielen Lekua sentikariarekin.

Asteburu honetan Bergaran, Mungian eta Igorren izango gara.

Ez galdu aukera eta hurbildu!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gabrielen lekua sentikaria

gabrielen-lekua

Opari bat iritsi zitzaigun dula hilabete batzuk. Gabriel Arestiren inguruko sentikarian parte hartzea.

Hilabete topera lanean jardun ondoren azkenean Intxaurrondon aurrestrenoa izango dugu.

Taula gainean Nahia Menbrillera, Rafa Rueda, Oier Guillan, Ainhoa Alberdi, Iban Urizar, Alain Urrutiaren irudiak, Andoni Egaña eta Iraia Elias. Taulatik kanpo argi teknikari bezela Ander Fernandez eta soinu teknikari gisa Jonan Ordorika. Hauez gain Maroditarrak (Idoia Beratarbide eta Maria De Bernardo) eta Jabi Barandiaran. 11 lagun lanean jo ta su.

Gabriel

 

Badirudi estrenatzen dugun momentuan bukatzen dela kontua. Baina hau hasi besterik ez da egin. Orain plazaz plaza gozatzera!!!

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Herio Heroi Proisan (Pasaia)

Hona hemen Proisako laukotearen argazkia.

Itxura behintzat EDERRA!!!!

01

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

BAKARDADEA ZERUMUGA

2013-06-11

Kritika. Antzerkia

Agus Perez

‘Atxiki’ formatu txikiko zikloa

Obrak: ‘Satisfaktion’ eta ‘Ta oain ze?’. Lekua: Gernikako Trinkete antitxokoa. Egunak: maiatzak 10 eta ekainak 8.

Gernikako Trinkete antitxokoak Atxiki delako antzerki zikloa antolatu du formatu txikiko pieza batzuekin, eta azken biak —Satisfaktion eta Ta oain ze?— ikustearen plazera izan dut. Beren bakardadean agertu zaizkigu bateko zein besteko protagonistak, lan biek oso planteamendu desberdina duten arren, eta bakardade horretan zintzotasunez sakondu izanak kalitate berezia eman die biei.

Satisfaktion Khea Ziater taldeak sortu du, Alex Gerediagaren zuzendaritzapean, Gerediaga bera teknikari rolean zegoela. Egia esan, erdi teknikari eta erdi aktore ibili da hasiera batean, berandu ei zetorren antzezlearekin —Maria Urzelai——ika-mikan. Gizaki arrunta zirudiena, ordea, laster sartu da bere beste pertsonaian, eta posizio horretatik prostituta baten bizipenak eta pentsamoldea joan da aletzen, naturaltasun osoz eta patxada ederrean, gordintasun puntu batekin baina dramatismo merkean inoiz jausi barik.

Urzelaik presentzia eszeniko sendoa eta segurtasun handia erakutsi ditu pertsonaia artegagarri hau eraikitzerakoan, eta muntaiaren elementu guztiek —kitsch gustuko dekorazio zuriak, gortina gainean proiektatutako irudiek, soinu-banda esanguratsuak…— sendotasun handia eman diote proposamenari. Ez da harritzekoa, gero, Donostiako Poltsiko antzerki saria eskuratu izana!

TTak teatroaren Ta oain ze? izan da zikloan programatutako azken antzezlana. Miren Alcalak zuzenduta, errotonda baten erdian agertu dira Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias, maleta banarekin, ibilgailu askoren zaratek inguratuta eta handik irten ezinik. Ikusleok euren inguruan jesarri gara eta behegainetik zeuden argiek ere kotxe fokuen itxura susmagarria zuten.

Bitartean, emakume biek pertsonaia bakarra balira bezala jokatu dute, batzuetan ispilu eran, beste batzuetan txandaka berba eginez, eta behin edo behin paraleloan eta batera. Disposizio horrek oso erakargarri bihurtu du proposamena, dinamika berezia sortzeaz gain are garbiago ikusi dugulako emakume arketipo bat zegoela han erdian, ibilgailuen zaratek, guk geuk eta bizitzak berak inguratuta, egoera horretatik irten ezinik, edo beharbada, egoera horretara moldatu beharrean. Bakardadea balitz zeru posible bakarra.

Aurrekoak bezala, emanaldiak zerbait mugiarazi du gure baitan, eta sentipenen dantza areagotu egin da jarraian etorritako kontzertuarekin. Bertan, Habanatik etorritako Las dos D / Bi D-ak ahizpek Kubako zein Euskal Herriko hainbat olerkariren poemak musikatu eta beren kristalezko ahotsekin abestu dituzte, pianoak lagunduta, jator-jator eta euskarazko abesti ugarietan ahoskera ezin garbiagoa erakutsiz. Zorionak, Kuba, eta mila esker!

Prentsa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi