ZERTARAKO HEGOAK?

ZERTARAKO HEGOAK Berria egunkariaren ekimenez sortu dugun proiektua da. Bost aktore igoko gara oholtzara: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan. Ohi dugun legez, talde lanean ari gara sortzen lan berri hau, eta kolektiboko hainbat lagun gabiltza laguntzen, azpiegiturako lanak egiten, kanpoko begiradatik parte hartzen. Errenteriako Udala ere izan dugu lagun prozesuan, azpiegitura kontuak errazten.
4
Egoera absurdu batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak. Adibidez: zer egin daiteke hegan egiteko balio ez duten hegoekin? Pertsona normal orok duen ‘boterea’z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. 
9
Antzezlaneko pertsonaietako batek manifestazioak eramango lituzke elizetara, koro lehiaketetara, antzokietara. Donostian Egunkariaren alde egindako manifestazioa gogoan, pertsona bakoitzaren ekarpenari egindako omenaldi poetiko eta umoretsua duzue hauxe.Batzuetan ‘ni’ izan arren, beste batzuetan ‘gu’ itzateko dugun beharraz mintzo den lana.
Oholtzara igoko den boskotea elkarrekin aritu zen Ean, Munduan beste izeneko proiektuan. Oraingo honetan espazio hutsa eta aktore-koroa lehenetsiko dituen dramaturgia bat ibiliko dute, gutasunari buruz mintzo den komedia poetiko honetan.
eitb kulturak eginiko erreportaia ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Kolaborazioak atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

TA OAIN ZE?

eta oain ze KARTELAf

Hemendik ezin haiz atera. Orain ere ein den. Tuntun paela! Ez haiz ausartuko! Ezta okurritu ere! Ixooooo! Es el fin…! Amaaaa… zementua… klaustrofobia! Hiru, suizidatu. Igual hementxe geldituko naun betirako, forever!

Pertsona guztiok ditugun barne ahotsen kanporaketa. Argia eta itzalaren arteko dantza amaigabea. Bizitza… Heriotza… Maitasuna…

Aktoreak: Ainhoa Alberdi Gisasola eta Iraia Elias Muniain

Zuzendaritza: Miren Alcala Azpiroz

Argi-Soinu teknikaria: Iñigo Aranbarri Larrañaga

Jantziak: Marodi sorkuntzak

Kartela: Idoia Beratarbide Arrieta

zarautz06  zarautz16                 

             zarautz33    IMG_5763

Ta oain ze? atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zapatak

Gaur egun oraindik bizirik dagoen bakarrizketa. Jose Mari Karrerek idatzi zuen eta Ainara Gurrutxagak zuzendu. Ni neuk(Ainhoa Alberdi) ematen diot bizitza bonbardaketaren ostean bere haurtxoaren zapatatxoekin datorren emakume honi,  Jurdana Otxoak laguntzen ditu bere bibolinarekin antzezlan honen momentu hunkigarri guztiak.

zapatak

Ikuskizunak, Kolaborazioak, Zapatak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

aTXIKI Gernikan

                              Gernikako Trinkete Antitxokoan ari dira ospatzen aTxiki formatu txikiko antzerki zikloa. Gu bertan izan gara, Ainhoa Alberdi eta Jurdana Otxoa “Zapatak” antzezlanarekin eta laister berriz itzuliko gara. Beti bezela plazer bat izan(go) da Gernikaratzea. Azken geltokia “Ta oain ze?” Ekainaren 8an 22etan.

Animatzen?

ATXIKI_KARTELA_01

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ortzadar aldizkarian elkarrizketa

aTXIKI formatu txikiko antzerki zikloaren arira Ortzadar aldizkaritik deitu ziguten elkarrizketa bat egiteko. Baita egin ere. Txukuna ateratakoa, hori bai, absurdoaren antzerkian maisuak garela esatea… gehitxo, ezta? umorez hartu beharko ditugu horrelakoak.

                                                    Hemen daukazue aTXIKIta elkarrizketa.

Prentsa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ELKARTASUN BASATIA

Oier Guillanek argitaratu berri duen poesia liburuaren arira, hainbat poesia irakurketa egingo dira. Besteak beste Larrabetzun, Literaturiaren baitan.

elkartasun

Kolaborazioak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Zertarako hegoak?” Eitb kulturan

Eitb kulturak Metrokoadrokari eginiko erreportaia

http://www.youtube.com/watch?v=051xx_MzxVw

 

Bideoak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eingo al deu amets?

Eingo al deu amets?

Trailerra ikusteko klikatu hemen

 

Bideoak atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Eingo al deu amets?

Musika, Argi, Jolas Eta Koloreen Munduan Itsasoratu Nahi?

kartela txikituta

Sinopsia:

Baziren Behin Bi Izaki Berezi; Matxin Eta Xigu. Bata Lurrean Bizi Zen Eta Bestea Uretan.
Matxin Egunero Bezala Bere Zulotik Irten Da. Zelaian Barrena Dabil, Lorez-lore, Saltoka. Abesten…
Xigu Igeri Dabil Itsasoan, Egunero Bezala. Abesten…
Hara! Biek Abesti Berbera Kantatzen Dute. “Bakarrik Eta Libre Badoa…”
Elkar Ikusten Dute. Hurbilduz Doaz. Hegan Egiten Saiatzen Dira.
Elkarrekin Dantzan Egitea Lortuko Ote Dute?

FITXA ARTISTIKOA:

Aktoreak: Ainhoa Alberdi Gisasola Eta Iraia Elias Muniain

Zuzendaritza: TTaK Teatroa

Iraupena: 20 Minutu Inguru

Adina: 0-3 Urte Bitarteko Haurrentzat

Irudiak Eta Edizioa: Hodei Esteban

Eingo al deu amets? atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Munduan Beste

2012ko Eako Poesia Egunetarako sorturiko lana. Bertan bildu ginen hainbat alor ezberdinetako artistak. Hala nola, musika, dantza, antzerkia, poesia, arte plastikoak…

Iñigo Aranbarriren hitzak erabili genituen Eako Eguzki Jaia etxea antzokitzat hartuta antzezlan hau burutzeko.

munduan1    munduan

mund     munduan2

Agus Perezen iruzkina, Berrian  12-VII-17
 
POESIAZ BIRJABETUTA
 
‘Munduan beste’Antolatzailea: Eako poesia egunak. Konpainia: Labea laborategia. Testua: Iñigo Aranbarri. Parte hartzaileak: Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Corinne Cella, Amaia Corral, Iraia Elias, Imanol Epelde, Ander Fernandez, Oier Guillan, Iñigo Ortega, Joseba Roldan, Asier Sarasola, Noemi Viana. Lekua: Eako Eguzki-jaia etxea. Eguna: Uztailak 14.

Eako Eguzki-jaia etxeaz birjabetzera etorriak omen ziren ametsetako tropa hartako kide sailkaezinak. Garai bateko aristokraziaren itxura zaharkitu osoarekin zetozen, idazkari, bankari, militar eta abadearen segizioak lagunduta, ezinbestean. Baina Adan de Yarza bizkaitar leinu zaharreko ondorengoen etxeak ez zien pasatzen utzi izan, haren ustezko jabe onartuek euren titulu, giltza, bedeinkapen eta mehatxu guztiak eraikinaren lau aldeetatik baliatu arren.

Etxea bera izan zen, ordea, bertaratuta geundenoi aldez eta moldez hitz egin ziguna, eta barregarri utzi zituen ustezko jabe dirudunen ekinaldi guztiak. Hango leiho eta balkoiak bata bestearen atzetik ireki ziren, maiestate handiz, eta haietatik agertu ziren musika inguratzailea eta berbaldi esanguratsuak igorri zituzten lagunak. Etxe barruko pertsonaiak batere protagonismorik gabe aritu ziren, ordea, denen artean osatzen zutelako eraikinaren izpiritu bakarra, eta denak agertu ziren gorriz jantzita, leihoetatik eskegi zituzten oihal luzeen antzera. Bide batez esanda, karga metaforiko handikoa izan zen etxearen irekidurei aho itxura ematea, oihal gorriak mingainak balira bezala erabiliz edo, agian, boteretsuen kontura isuritako hainbeste jenderen odola sinbolizatuz.

Anartean, Iñigo Aranbarrik sortutako testuek hainbat kontu aletu zituzten Euskal Herriaren historia eta nortasunaren inguruan, eta, batzuk aipatzearren, indar handikoak izan ziren burdinaren gainean eratutako goi burgesiari buruzkoak, Hego Amerikan sortutako euskal izeneko diktadore odoltsuen aipamena, etxearen —edozein etxeren— barne funtsaren analisia, lehenagoko eta oraingo immigrazioaren azterketa eta, zelan ez, Gabriel Arestiren eta beste zenbaiten aipu mamitsuak.

Emankizunaren erritmo lasaiak, espazioaren erabilera ezin egokiagoak, zuzenean jotako musikak, airetiko akrobazia leunek eta testu mamitsuen deklamazio perfektuak are aberasgarriago bihurtu zuten berez bakana zen esperientzia. Pribilejio hutsa izan zen etxalde miresgarri hartan egotea, eta sentipen berezi hura areagotu egin zen gu guztiok konturatzean poesiaz birjabetuta irtengo ginela Eatik.

Kolaborazioak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi